Ir al menú
Abrir barra de herramientas

Herramientas de accesibilidad

MANIFIESTO DEL CERMI

DÍA INTERNACIONAL DE LA ELIMINACIÓN DE LA VIOLENCIA DE GÉNERO

MANIFIESTO DEL CERMI POR LAS MUJERES Y NIÑAS CON DISCAPACIDAD VÍCTIMAS DE LA VIOLENCIA EJERCIDA A TRAVÉS DE LAS NUEVAS TECNOLOGÍAS

Recordando a todas las mujeres y niñas que son víctimas de violencia ejercida en su contra, incluidas la que se comete por medio del ciberacoso y otras formas tecnológicas;

Sumándonos a la Declaración de ONU Mujeres, en la que se subraya la importancia de la prevención y la necesidad de que las estrategias implementadas sean holísticas e incluyan múltiples intervenciones paralelas para lograr efectos duraderos y permanentes;

Teniendo presente el Convenio del Consejo de Europa sobre prevención y lucha contra la violencia contra las mujeres y la violencia doméstica, en cuyo artículo 17 se establece la necesidad de prevenir la violencia en las nuevas tecnologías de la información y de la comunicación que dan acceso a contenidos degradantes de carácter sexual o violento que pueden ser nocivos, a través del desarrollo y promoción, en cooperación con los actores del sector privado, de las capacidades de niños, padres y educadores;

Hoy, en el Día Internacional de la Eliminación de la Violencia contra la Mujer, el Comité Español de Representantes de Personas con Discapacidad

DENUNCIA:

Que una de cada 10 mujeres de la Unión Europea declara haber sufrido ciberacoso desde la edad de los 15 años, lo que incluye haber recibido correos electrónicos o mensajes SMS no deseados, sexualmente explícitos y ofensivos, o bien intentos inapropiados y ofensivos en las redes sociales.

Que esta forma de violencia afecta en mayor riesgo a las mujeres jóvenes de entre 18 y 29 años de edad y a las mujeres con determinadas características, como, por ejemplo, la orientación sexual, la discapacidad o la etnicidad, y determinados factores contextuales, según las evidencias puestas de manifiesto en la primera encuesta europea sobre la violencia contra las mujeres realizada por la Agencia de la Unión Europea para los Derechos Fundamentales;

Que existe una falta de seguridad informática, así como de accesibilidad de la información sobre seguridad que afecta en mayor medida a las niñas, las adolescentes, las mujeres y niñas con discapacidad y otras poblaciones en situación de mayor riesgo;

Que los estudios y estadísticas que se desarrollan sobre la violencia en las nuevas tecnologías no incluyen la discapacidad ni tampoco otros factores de riesgo, lo que impide poder prevenirla.

 

GENERO INDARKERIA DESAGERRARAZTEKO

NAZIOARTEKO EGUNA

CERMIN-EN MANIFESTUA,

TEKNOLOGIA BERRIEN BIDEZ EGINDAKO INDARKERIAREN BIKTIMA DIREN EMAKUMEEN ETA DESGAITASUNEN BAT DUTEN NESKEN ALDE

Gogoan hartuz indarkeriaren biktima diren emakume eta neska guztiak, ziberjazarpen eta bestelako modu teknologikoen bidez indarkeria jasaten dutenak barne;

NBE Emakumeen adierazpenarekin bat eginez, zeinetan azpimarratzen baita prebentzioaren garrantzia eta ezarritako estrategiak holistikoak izan beharra, baita horiekin batera esku-hartze paralelo asko eta asko egin beharra ere, luze irauteko moduko ondorio sendoak lor daitezen;

Kontuan hartuz Emakumeen kontrako indarkeriaren eta etxeko indarkeriaren aurkako prebentzio eta borrokari buruzko hitzarmena, Europako Kontseiluarena, horren 17. artikuluan ezartzen baita informazioaren eta komunikazioaren arloko teknologia berrietan indarkeria prebenitu beharra, eskuragarri jartzen dituztelako sexu- edo indarkeria-izaerako eduki degradatzaileak, kaltegarriak izan daitezkeenak; eta aintzat hartuta artikuluak berak dioena, hau da, prebentzio-lan hori egiteko haurren, gurasoen eta hezitzaileen gaitasunak garatu eta sustatu behar direla, sektore pribatuko eragileekin elkarlanean;

Gaur, Emakumearen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko egunean, Desgaitasunen bat duten Pertsonen Ordezkarien Espainiako Batzordeak

SALATZEN DU:

Europar Batasuneko hamar emakumetik batek adierazten duela ziberjazarpena jasan duela 15 urte bete zituenez geroztik, hau da, besteak beste nahi ez zituen mezu elektronikoak edo SMSak jaso dituela, sexu-izaera garbikoak eta iraingarriak, edota saialdi desegokiak eta iraingarriak sare sozialen bitartez;

Halako indarkeria batek 18 eta 29 urte bitarteko emakumeengan eragiten duela gehienbat, eta bereziki ezaugarri jakin batzuk dituzten emakumeengan, hala nola sexu-orientazioa, desgaitasunen bat edo etnia, baita testuinguruaren araberako beste faktore batzuk ere; izan ere, halaxe gelditu zen agerian Oinarrizko Eskubideak Zaintzeko Europar Batasuneko Agentziak emakumeen aurkako indarkeriari buruz egindako lehen inkestan;

Segurtasuna falta dela informatikaren arloan, baita segurtasunari buruzko informaziorako sarbidea ere, horren biktima nagusiak izanik neskak, nerabeak emakumeak, desgaitasunen bat duten neskak eta arrisku handiagoa duten beste populazio batzuk ere;

Teknologia berrietako indarkeriari buruz garatzen diren azterlanek eta estatistikek ez dituztela kontuan hartzen ez desgaitasunak ez bestelako arrisku-faktore batzuk, prebentzio-lana galarazita.

LASTER EGINEN DIREN HAUTESKUNDE OROKORRAK DIRELA ETA, ALDERDI POLITIKO GUZTIAK HERTSATZEN DITU CERMIK HONAKO HAUEK SAR DITZATEN HERRITARREKIN HARTUTAKO KONPROMISOEN ARTEAN:

1. Indarkeriaren aurkako estatu-itun bat, estrategiak holistikoak ezarri beharko dituena, eta horiekin batera esku-hartze paralelo asko eta asko luze irauteko moduko ondorio sendoak lor daitezen; era berean, teknologia berrien eta sare sozialen bidez egindako indarkeriaren aurka ere aritu beharko du itun horrek;

2. Segurtasun eta prestakuntza egokia ematea emakumeei, desgaitasunen bat duten neskei, haurrei, nerabeei, baita haien guztien familiei ere, behar bezala prebenitu, ezagutu eta salatu ditzaten internet eta sare sozialen bidez jasandako ziberjazarpena, abusua eta indarkeria; helburu horri begira, laguntza-zerbitzuei eta badiren legezko neurriei buruzko informazioa eta euskarriak jarriko dira haien esku.

3. Azterlanak eta estatistikak egitea, agerian uzteko teknologia berrien eta ziberjazarpenaren bidez indarkeria jasateko arrisku handiagoa duten populazioen errealitatea.

Bat egin dezagun denok genero-indarkeriari akabera emateko!

CON MOTIVO DE LAS PRÓXIMAS ELECCIONES GENERALES, EL CERMI URGE A TODOS LOS PARTIDOS POLÍTICOS A INCORPORAR EN SUS COMPROMISOS CON LA CIUDADANÍA:

4. Un pacto de Estado contra la Violencia que desarrolle estrategias holísticas que incluyan múltiples intervenciones paralelas para lograr efectos duraderos y permanentes, en el que también se actúe contra la violencia ejercida a través de las nuevas tecnologías y redes sociales;

5. Que se proporcione seguridad y formación adecuada a las mujeres y niñas con discapacidad, infancia, adolescentes, así como a sus familias, sobre la manera de prevenir, reconocer y denunciar los casos del ciberacoso, abuso y violencia a través de internet y las redes sociales, poniendo a su disposición información y formatos accesibles sobre los servicios de apoyo y medidas legales existentes;

6. Que se promueva la realización de estudios y estadísticas que pongan de manifiesto la realidad de las poblaciones en situación de mayor riesgo a la violencia a través de las nuevas tecnologías y el ciberacoso.

¡Unámonos para poner fin a la violencia de género!

CERMIN, 25 de noviembre de 2015.